XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogoan hartu behar da denbora, hau da, lan egiteko erabiliko diren garaia eta sasoia.

Ezaugarri honi atxikirik, programagintzan agertu ohi diren zenbait programa mota seinalatuko dut hemen.

A) Urtekoa.

Urte guztian irakatsi behar den gaiaren eraketa.

Ikastaro hasieran egiten da.

Baina programa mota hau egiteko, ikastaro osoko gaia zein den jakin behar da.

Programagintza honek, aldez aurretik, denbora aparta eskatzen du, eskolako lana eratzeko.

Denbora horretan, eta egin behar diren biltzarretan, irakasleek harremanak edukitzen dituzte beste irakasle lagunkideekin bakoitzak irakatsi behar duen asignatura, oso aparte eta koloka geldituz, besteek irakatsi behar dutenetik etenda gel ez dadin.

Urte guztirako egiten den programak abantaila handia du, norabideragarri bezala.

Gidari bezala hartzen baldin bada, ez du enbazorik egiten.

Alabaina, urte barnean, ustekabekorik gertatzen da.

Orduan, lehen aipatu dudan ezaugarria, hots, arintasuna, malgutasuna hartu beharko da kontuan.

Bestalde alferrikako nahikoa katramila ekarriko digu.